HEMENDIK Eus

ZINELEKU Egonaldi laburra

proiektuaren garapena + pitching saioa Rencontres sur les docks 2021 |

ekainaren 23tik 25era

Fikziozko film edo dokumental proiektu bat duzu? Laburra ala luzea?

Ekoiztetxe bat edo ideien garatzeko eskukaldi bat xerkatzen duzu?

Zatoz zure proiektua garatzera eta 2021eko “Ren- contres sur les docks” festibaleko pitching saion profesionalen aurrean aurkeztu ezazu!

2021eko “Rencontres sur les docks” festibala kari, Gaztefilm Fest eta Zukugailuarekin partaidetzan, Atalante zinema-gelak zinemagile berriei zuzenduriko jarduera profesio- nalak antolatzen ditu.
Hiru egunez, 2021eko ekainaren 23tik 25era, hautagaiak bere proposamena gara- tuko du zinema arloko profesionalen laguntzarekin. Prozesua bururatzean, lurraldeko (Nafarroa, Euskadi eta Akitaniako) ekoizleen aurrean aurkeztuko du bere proiektua, ekainaren 25ean, ostiralez, pitching saio batean.

Filmilm luze eta laburrak, dokumental zein fikzioak onartuko dira. Dosierra euskaraz, frantsesez edo gazteleraz idatzi daiteke.

Informazio gehiago eskuratzeko edota dosierra bidaltzeko:

koord@zukugailua.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude